Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

EUSKERA EGUNA

urkitzaikasleak — 2009-03-04 GTM 1 @ 09:33

Gure eskola Euskal Herrian dagoenez, euskararen egunerako lelo bat aukeratu genuen. Esakera askoren artean, batek irabazi zuen, "FIRIN FARAN EUSKERA HEGAN".
Lelo hori aukeratu eta gero, esku-lanetan, letra handi eta politetan idatzi genuen. Ondoren, geletako leihoetan jarri genuen, gero jendeak euskara egiteko.

DSC00865

Inauteriak eskolan

urkitzaikasleak — 2009-02-27 GTM 1 @ 09:31

DSC00826

Otsailaren 20an inauteriak izan ziren gure eskolan. Denok mozorrotu ginen eta udaletxearen aurrean kalejira txiki bat egin genuen.
Geroago aktuazinoa hasi genuen:
Txirula jotzen, dantzan arituz eta abar

DSC00809

Bukatu genuenean, txokolate gozoa hartu genuen. Minutu batzuk geroago
Sun Magoa etorri zen eta magia egin zuen.

Ateak irekita Urkitzako eskolan

urkitzaikasleak — 2009-02-13 GTM 1 @ 09:31

DSC00712ateak z

Urtarrilaren 31n (zapatuan), Urkitza Ikastetxeak ateak zabaldu zituen, nahi zuten guraso guztiak eskola ikusteko.
Egun horretan tailerrak ere egon ziren eta argazkian ikusten den bezala,
margoketa tailerra egon zen.
Uste dugu egun horrek balioko zuela ikasle berriak matrikulatzeko herriko eskolan.

Santa Ageda

urkitzaikasleak — 2009-02-11 GTM 1 @ 09:20

DSC00747

Santa Ageda bezperan, eskola guztia irten ginen abestera herri osotik. Abestu ondoren, eskolarako dirua eskatu genuen eskursio bat egiteko.
Bi ibilaldi egin genituen:
Eskolatik frontoirano eta frontoitik zaharren egoitzaraino, txikienkin batera.
Eskolatik bbkraino eta bbktik porturaino, lehen hezkuntzako ikasleak bakarrik.

Kondairak

urkitzaikasleak — 2009-01-23 GTM 1 @ 11:39

Kondairak erderazko hizkuntzan lantzen gaude, horrexegatik doakizue gazteleraz. Ahaleginduko gara bateren bat euskeraz jartzen.

Bakioko baselizen berezitasunak

urkitzaikasleak — 2008-12-17 GTM 1 @ 19:25

Bakioko Baselizen Aurkezpena

View SlideShare presentation or Upload your own.

Bakioko baselizetatik txangoa

urkitzaikasleak — 2008-12-05 GTM 1 @ 11:00

Baselizak

2008ko azaroaren 27an Urkitzako ikasleak herriko baselizak ikusten joan ginen. Ikustaldi honetan, lehenengo zikloko andereño eta neska-mutilek eman zizkiguten azalpenak: ermiten historia, kokapena, noizkoak ziren, ze estilokoak, noren propietate eta abar.

Baselizak hauek dira: San Pelaio, San Esteban, San Cristobal, San Martin eta Santa Ursula. Santa Catalinaren berreraiketa ere ikusi genuen.

Aurrerago baselizen aurkezpen bat eskeiniko dizuegu.

Bakion eskola eta eskolan gu

urkitzaikasleak — 2008-11-26 GTM 1 @ 09:42 Tagak:

     

    Bakioko mapa  

Guk blogean lan polit eta interesgarriak eskeiniko dizkizuegu. Blog honen helburua zuek gu ezagutzea da.

Bakio oso herri txikia denez, eskola bakarra dugu, publikoa da eta URKITZA du izena. Eskola txikia da eta ikasle gutxi dauzka, baina ez du axola, klaseak batzutan interesgarriak dira. Oso ondo pasatuko duzue gure lanak ikusten, ikasten eta guri gauzak bidaltzen.

Bakio herri txikia da, baina erritmo askokoa. Mungia eta Bermeo artean dago, mendiz inguratuta eta Bizkaiko kostaldean. Hondartza handia dauka, batzutan olatu handiekin, paregabea surf egiteko.

Bakiotik Bermeora goazela, Gaztelugatxe ikusten da. Oporretan jende asko etortzen bera bisitatzera.

Bakio mendiz inguratuta dago, mendi garaiena Jata da, oso ezaguna. Errekak ere badaude eta herriko sarreran urjausi txikia dugu.

Gure herrian etxe asko egiten daude handiago egiteko. Baserri asko daude eta oraindik ere baserritar batzuk soloetan lan egiten dute. Txakoliña da Bakioko edari ospetsuena.

Bakiora etortzen gonbidatzen zaituztegu, ohiturak ezagutzeko eta paisai zoragarriez gozatzeko.

Hurrengora arte.  

bakiobistak3.jpg bakiobistak4.jpg