Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Bertsotan

urkitzaikasleak — 2009-03-31 GTM 1 @ 19:38 Tagak:

Ordenagailuaren grabagailuarekin Markeli egindako bertsoak grabatu ditugu klasean.
Wav artxiboa MP3 bihurtu dugu eta Goear zerbitzura igo dugu.  Enbed kodea kopiatu eta blogaren editorean itsatsi dugu eta ...entzun!

Trokako egonaldia

urkitzaikasleak — 2009-03-31 GTM 1 @ 18:08 Tagak:

Gaur goizean Slideboom erabiltzen ikasten egon gara Urkitzako 5. mailakoak, Ines eta Marije.
Trokan egindako argazkiak erabiliz Power Pointaren aurkezpen txiki bat prestatu dugu proba egiteko. Orduan ahozko aurkezpena grabatu eta txertatu dugu diapositibetan. Korrikaren musika ere jarri diogu eta bukatzeko Slideboomera igo dugu aurkezpena. Enbed kodea kopiatu eta Blogaren HTML editorean itsatsi ostean.

Hurrengoan haiek bakarrik egingo dute, oso ondo ikasi dutelako!

Hona hemen, Marijen laguntzarekin egindako lana eta blogean txertatua:

Bakioko baselizen aurkezpena

urkitzaikasleak — 2009-03-31 GTM 1 @ 14:27 Tagak:

Urkitzako ikasleek Bakioko baselizei buruzko txostena egin zuten denon artean. Testua egin eta hobetu ondoren Power Point-a erabiliz diapositibetan aurkeztu zituzten testua eta argazkiak. Gero transizio efektuak aukeratu eta ipini zizkioten aurkezpenari eta musika ipini ondoren Internetera igo zuten eta blogean argitaratu zuten.
Geroago, gaur goizean, Slideboom erabiltzen ikasten egon dira Ines eta Marijeren laguntzarekin, orduan ahozko aurkezpena grabatu eta txertatu dute diapositibetan. Eta bukatzeko Slideboomera igo dute aurkezpena, enbed kodea kopiatu eta Blogaren HTML editorean itsatsi ostean hau da lortu dutena:

Herriko depuradoretara bisita

urkitzaikasleak — 2009-03-31 GTM 1 @ 08:54

depuradoretara bisita (18)

2. zikloko ikasleek gidatuta herriko depuradorak bisitatu genituen.

Lehenengoz ur edangarria dagoen depuradorara joan ginen. Sabin gida izan genuen.

Ondoren, ur zikinak doazen  depuradorara joan ginen eta Markos gida izanik.

Ura nondik joan, nondik etorri eta abar erakutsi ziguten Sabinek eta Markosek.

Trokara Martxoaren 23, 24 eta 25ean

urkitzaikasleak — 2009-03-18 GTM 1 @ 09:28

troka

Lehenengo hezkuntzako guztiok Trokara goaz, ondo pasatzera eta kirola egitera.
1. zikloa eta 2. zikloa bigarren egunean bueltatuko dira eta gu, 3. ziklokoak hiru egun egongo gara.
Trokan denetarik egingo dugu: surf, arkua, eskalada eta abar.
Itzultzen garenean kontatuko dizuegu zelan pasatu dugun.

Markelen despedida.

urkitzaikasleak — 2009-03-18 GTM 1 @ 09:13

DSC00886
Markel gurekin egon da hilabete bat irakasle izateko praktikak egiten.
Oso mutil jatorra izan da eta berarekin artelanak egiten ikasi dugu, ze asko zekien horri buruz.
Azkenengo egunean despedida txiki bat egin genion:
- Bertsoak
- Abestiak
Berak, esker onarekin bizkotxo bat ekarri zigun hamaiketakoa egiteko.

Markel izan dugu guk
maixu oso ona
lagun atsegina ta
lankide onena.
Berak irakatsita
arte lan ederrak
ia hurrengo urtean
datorkigun hona.

Alaia ta zintzoa
bere izakera
laguntzeko presta ta
oso sentibera.
Izango dugu bai guk
falta berarena
Ines bera ere dago
negarrez ja,ja ja.

inauterietan aurkezpena egiten

urkitzaikasleak — 2009-03-06 GTM 1 @ 09:15

3. ziklokoei betidanik tokatu zaie jaien aurkezlariak izatea. Olentzeroko jaian denok hartu genuen parte, baina oraingoan, Aitor eta Anek eraman zuten pisu guztia.
Oso ondo egin zuten, eta ospakizun ederra atera zitzaigun.
Zer iruditzen zaizue gure trebezia bideoak blogean sartzeko? Kar!Kar!
Inesek eta Markelek lagundu ziguten, baina beste batean guk bakarrik egingo dugu.

EUSKERA EGUNA

urkitzaikasleak — 2009-03-04 GTM 1 @ 09:33

Gure eskola Euskal Herrian dagoenez, euskararen egunerako lelo bat aukeratu genuen. Esakera askoren artean, batek irabazi zuen, "FIRIN FARAN EUSKERA HEGAN".
Lelo hori aukeratu eta gero, esku-lanetan, letra handi eta politetan idatzi genuen. Ondoren, geletako leihoetan jarri genuen, gero jendeak euskara egiteko.

DSC00865

Inauteriak eskolan

urkitzaikasleak — 2009-02-27 GTM 1 @ 09:31

DSC00826

Otsailaren 20an inauteriak izan ziren gure eskolan. Denok mozorrotu ginen eta udaletxearen aurrean kalejira txiki bat egin genuen.
Geroago aktuazinoa hasi genuen:
Txirula jotzen, dantzan arituz eta abar

DSC00809

Bukatu genuenean, txokolate gozoa hartu genuen. Minutu batzuk geroago
Sun Magoa etorri zen eta magia egin zuen.

Ateak irekita Urkitzako eskolan

urkitzaikasleak — 2009-02-13 GTM 1 @ 09:31

DSC00712ateak z

Urtarrilaren 31n (zapatuan), Urkitza Ikastetxeak ateak zabaldu zituen, nahi zuten guraso guztiak eskola ikusteko.
Egun horretan tailerrak ere egon ziren eta argazkian ikusten den bezala,
margoketa tailerra egon zen.
Uste dugu egun horrek balioko zuela ikasle berriak matrikulatzeko herriko eskolan.