Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Natura

Zuhaitz eguna 2009

urkitzaikasleak 28/04/2009 @ 08:35

DSCF0092

Apirilaren 2an  zuhaitz eguna ospatu zen Bakion.

Aurten Biziloreren laguntzaz landatu genituen zuhaitzak. Txikiek eskola ondoan fruituarbolak landatu zituzten: Sagarrondoa, madariondoa eta gereziondoa. Lehen hezkuntzakoak, berriz, otsalizarrak landatu genituen. Izen bereziak jarri genizkien: "Egur", "Bolagorri" eta "Lizartxo".

Egun zoragarria pasatu genuen, ze ostean txitxiburduntzia ere egin genuen. Orain ondo zaindu beharko ditugu gure arbola eta zuhaitzak eta noiz beinka begirada bat botatzera joan.

DSCF0081