Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Aurkezpenak

Lurra planeta aldatuz doa

urkitzaikasleak 19/06/2009 @ 09:12

Guk Power Point hau eskeini genuen eskolaren aurrean lurreran aldaketak eta guk daukagun eragina azaltzeko. Beste Power Point batzuei linkatuta zegoen, baina hemen ezin dira batera txertatu.

Zaindu daigun itsasoa

urkitzaikasleak 19/06/2009 @ 09:05

Aurkezpen honekin plastikoak zelako eragina daukan naturan erakutsi genien lankideei.

Madariaga dorretxea

urkitzaikasleak 13/05/2009 @ 10:30

BIODIBERTSITATE ZENTROA

Power point bidez emango dizuegu ibilalditxo zoragarri honen berri.
Ezinezkoa da ikasi ditugun gauza guztiak azaltzea, baina hemen daude batzuk:

Trokako egonaldia

urkitzaikasleak 31/03/2009 @ 18:08

Gaur goizean Slideboom erabiltzen ikasten egon gara Urkitzako 5. mailakoak, Ines eta Marije.
Trokan egindako argazkiak erabiliz Power Pointaren aurkezpen txiki bat prestatu dugu proba egiteko. Orduan ahozko aurkezpena grabatu eta txertatu dugu diapositibetan. Korrikaren musika ere jarri diogu eta bukatzeko Slideboomera igo dugu aurkezpena. Enbed kodea kopiatu eta Blogaren HTML editorean itsatsi ostean.

Hurrengoan haiek bakarrik egingo dute, oso ondo ikasi dutelako!

Hona hemen, Marijen laguntzarekin egindako lana eta blogean txertatua:

Bakioko baselizen aurkezpena

urkitzaikasleak 31/03/2009 @ 14:27

Urkitzako ikasleek Bakioko baselizei buruzko txostena egin zuten denon artean. Testua egin eta hobetu ondoren Power Point-a erabiliz diapositibetan aurkeztu zituzten testua eta argazkiak. Gero transizio efektuak aukeratu eta ipini zizkioten aurkezpenari eta musika ipini ondoren Internetera igo zuten eta blogean argitaratu zuten.
Geroago, gaur goizean, Slideboom erabiltzen ikasten egon dira Ines eta Marijeren laguntzarekin, orduan ahozko aurkezpena grabatu eta txertatu dute diapositibetan. Eta bukatzeko Slideboomera igo dute aurkezpena, enbed kodea kopiatu eta Blogaren HTML editorean itsatsi ostean hau da lortu dutena:

Bakioko baselizen berezitasunak

urkitzaikasleak 17/12/2008 @ 19:25
Bakioko Baselizen Aurkezpena

View SlideShare presentation or Upload your own.

Bakion eskola eta eskolan gu

urkitzaikasleak 26/11/2008 @ 09:42

     

    Bakioko mapa  

Guk blogean lan polit eta interesgarriak eskeiniko dizkizuegu. Blog honen helburua zuek gu ezagutzea da.

Bakio oso herri txikia denez, eskola bakarra dugu, publikoa da eta URKITZA du izena. Eskola txikia da eta ikasle gutxi dauzka, baina ez du axola, klaseak batzutan interesgarriak dira. Oso ondo pasatuko duzue gure lanak ikusten, ikasten eta guri gauzak bidaltzen.

Bakio herri txikia da, baina erritmo askokoa. Mungia eta Bermeo artean dago, mendiz inguratuta eta Bizkaiko kostaldean. Hondartza handia dauka, batzutan olatu handiekin, paregabea surf egiteko.

Bakiotik Bermeora goazela, Gaztelugatxe ikusten da. Oporretan jende asko etortzen bera bisitatzera.

Bakio mendiz inguratuta dago, mendi garaiena Jata da, oso ezaguna. Errekak ere badaude eta herriko sarreran urjausi txikia dugu.

Gure herrian etxe asko egiten daude handiago egiteko. Baserri asko daude eta oraindik ere baserritar batzuk soloetan lan egiten dute. Txakoliña da Bakioko edari ospetsuena.

Bakiora etortzen gonbidatzen zaituztegu, ohiturak ezagutzeko eta paisai zoragarriez gozatzeko.

Hurrengora arte.  

bakiobistak3.jpg bakiobistak4.jpg