Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Agurrak

Bertsotan

urkitzaikasleak 31/03/2009 @ 19:38

Ordenagailuaren grabagailuarekin Markeli egindako bertsoak grabatu ditugu klasean.
Wav artxiboa MP3 bihurtu dugu eta Goear zerbitzura igo dugu.  Enbed kodea kopiatu eta blogaren editorean itsatsi dugu eta ...entzun!

Markelen despedida.

urkitzaikasleak 18/03/2009 @ 09:13

DSC00886
Markel gurekin egon da hilabete bat irakasle izateko praktikak egiten.
Oso mutil jatorra izan da eta berarekin artelanak egiten ikasi dugu, ze asko zekien horri buruz.
Azkenengo egunean despedida txiki bat egin genion:
- Bertsoak
- Abestiak
Berak, esker onarekin bizkotxo bat ekarri zigun hamaiketakoa egiteko.

Markel izan dugu guk
maixu oso ona
lagun atsegina ta
lankide onena.
Berak irakatsita
arte lan ederrak
ia hurrengo urtean
datorkigun hona.

Alaia ta zintzoa
bere izakera
laguntzeko presta ta
oso sentibera.
Izango dugu bai guk
falta berarena
Ines bera ere dago
negarrez ja,ja ja.