Guk Power Point hau eskeini genuen eskolaren aurrean lurreran aldaketak eta guk daukagun eragina azaltzeko. Beste Power Point batzuei linkatuta zegoen, baina hemen ezin dira batera txertatu.
Aurkezpen honekin plastikoak zelako eragina daukan naturan erakutsi genien lankideei.
Antzerki hau eskeini genuen, ia gustoko duzuen:
Jarritako esteka
hondatu egin da
berriro martxan jarri
zuen zeregina.
Bestela zuen gloga
ederra, benetan!
inork ez du ikusiko
klikatzerakoan.
Jarritako esteka
ongi ez ba dabil
zeregina duzue
burutzeko arin.
Bestela zuen gloga
nahiz eta klik egin
betiko izango da
ikusteko ezin!
Hona hemen Marijek egin digun oparia Getxolinguaerako proiektu txikia aurkezten laguntzearren:
Eta beste blog honetan agertzen dira Marijek egindako lanak,guk infraestruktura eskeinita. A ze langilea Marije!!
http://b07lehenhezkuntza.wordpress.com/2009/05/17/glogster-2/
BIODIBERTSITATE ZENTROA
Power point bidez emango dizuegu ibilalditxo zoragarri honen berri.
Ezinezkoa da ikasi ditugun gauza guztiak azaltzea, baina hemen daude batzuk:
HAU IZAN ZEN GURE MEZUA EUSKERARENTZAT
Hemen dago korrika
Urkitza eskolan,
irrikaz datorkigu
lotzeko herrian.
Euskeraren mundura
iristeko agian,
guztiok petoekin
aldarrika nahian.
Gure antzinakoek
euskeraz zekiten,
guk ere ikasi dugu
polito idazten.
Bakion bizi gara
eta ez han, Marten
ahaleginduko gara
gehiago egiten.
Apirilaren 2an zuhaitz eguna ospatu zen Bakion.
Aurten Biziloreren laguntzaz landatu genituen zuhaitzak. Txikiek eskola ondoan fruituarbolak landatu zituzten: Sagarrondoa, madariondoa eta gereziondoa. Lehen hezkuntzakoak, berriz, otsalizarrak landatu genituen. Izen bereziak jarri genizkien: "Egur", "Bolagorri" eta "Lizartxo".
Egun zoragarria pasatu genuen, ze ostean txitxiburduntzia ere egin genuen. Orain ondo zaindu beharko ditugu gure arbola eta zuhaitzak eta noiz beinka begirada bat botatzera joan.



Zabaldu
del.icio.us



